jueves, 15 de marzo de 2012

Zer dira konpetentzia digitalak?

Gaurko eguna hasteko, irakasleak egunkari bateko artikulu zati batzuk irakurri dizkigu. Guk pentsa dezagun. Bizitzan ordena ondo badago ere, beste gauzei ere aukera eman behar diegu, hau da, gauza berriak frogatu behar ditugu, horrela ikasten baita. "Del caos también se construye".
Ondoren, Manuel Area Moreiraren bideo bat ikusi dugu, "Qué es la competencia digital": Eskola sistema XIX. mendearen erdialdean sortu zen, industrializazioarekin. Ikastea memorizatzea zen. Irakaslea protagonista eta zentru absolutua izanik, metodologia esposaketa zen eta ikasleak hartzaile soilak ziren.
Sistema hau zaharkitua geratu da, horregatik, XXI. mendeko eskola sortu behar da. Horretarako, gaur egungo alfabetizazioa zer den eta teknologia digital berrien ezagupena eta erabilera kontuan hartu behar dira. Ikasleek teknologia berriak erabiliz, ez soilik informazioa lortu, baizik eta erabiltzen ere jakin behar dute. Baita teknologikoki komunikatzen jakin, lortutako ezagupenak transmititzen jakin eta oso garrantzitsua dena, baloreak bereganatu. Hau lortzeko, nola irakatsi? Zenbait teknologia tresna ditugu gure esku horretarako: wikiak, blogak, foroak, bideoen sorkuntza, aurkezpen multimediak, aurkitzaileak, arbela digitalak, bideokonferentziak, tutoretza elektronikoak, etab.
Amaitzeko, musika ariketa bat egin dugu. Bakoitza gelako edozein muturretara joan, eroso ipini eta piano pieza bat entzun dugu. Bitarten, irakasleak zertan pentsatu behar genuen bidea eman digu, bakoitzaren balore eta erresistentziarekin lotuz eta guztion kontratu didaktikoarekin amaituz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario