jueves, 22 de marzo de 2012

Las tic en el aprendizaje - Joxemi Correa

Gaurko egunean, hasiera batean laster aurkezten hasi beharko garen lanei buruz hitz egiten egon gara. Izatez, badaude Kilikatiken apuntatuta talde bakoitzaren aurkezpen datak. 
Ondoren, eta klasearen gaiarekin hasteko, Joxemi Correa-k egindako Teknologia Berriei buruzko power point-a ikusten egon gara. Luze samarra gure ustetan eta ez oso dinamikoa, azken finean irakutzen egon baikara eta astunegia iruditu zaigu. Joxemi Correa, Alaitzen irakaslea izan zen, ikasleak lan egiten ipintzen oso trebea den horietarikoa gure irakaslearen hitzetan, derrigortasunetatik at.   
"Las tic en el aprendizaje" power pointak, teknologia berriak irakaskuntzan nola eta zertarako erabili daitezkeen azaltzen du. Danon eskura dauden hurrengoak izango lirateke: offimatic, internet, bideoak, irudiak, plataformak, wikiak, blogak, sare sozialak,... 
Ez dugu klase gehiago jasotzeko aukerarik izan, orlarako argazkia ateratzera joan behar izan baikara. Hala ere, gure ikaskideei zer egin duten galdetu diegu eta Steve Jobs-en, "Applen sortzailarean hitzaldia" bideoa ikusi dutela esan digute.
Bi material hauek, beti bezala, Kilikatik-en eskuragarri daude!

jueves, 15 de marzo de 2012

Zer dira konpetentzia digitalak?

Gaurko eguna hasteko, irakasleak egunkari bateko artikulu zati batzuk irakurri dizkigu. Guk pentsa dezagun. Bizitzan ordena ondo badago ere, beste gauzei ere aukera eman behar diegu, hau da, gauza berriak frogatu behar ditugu, horrela ikasten baita. "Del caos también se construye".
Ondoren, Manuel Area Moreiraren bideo bat ikusi dugu, "Qué es la competencia digital": Eskola sistema XIX. mendearen erdialdean sortu zen, industrializazioarekin. Ikastea memorizatzea zen. Irakaslea protagonista eta zentru absolutua izanik, metodologia esposaketa zen eta ikasleak hartzaile soilak ziren.
Sistema hau zaharkitua geratu da, horregatik, XXI. mendeko eskola sortu behar da. Horretarako, gaur egungo alfabetizazioa zer den eta teknologia digital berrien ezagupena eta erabilera kontuan hartu behar dira. Ikasleek teknologia berriak erabiliz, ez soilik informazioa lortu, baizik eta erabiltzen ere jakin behar dute. Baita teknologikoki komunikatzen jakin, lortutako ezagupenak transmititzen jakin eta oso garrantzitsua dena, baloreak bereganatu. Hau lortzeko, nola irakatsi? Zenbait teknologia tresna ditugu gure esku horretarako: wikiak, blogak, foroak, bideoen sorkuntza, aurkezpen multimediak, aurkitzaileak, arbela digitalak, bideokonferentziak, tutoretza elektronikoak, etab.
Amaitzeko, musika ariketa bat egin dugu. Bakoitza gelako edozein muturretara joan, eroso ipini eta piano pieza bat entzun dugu. Bitarten, irakasleak zertan pentsatu behar genuen bidea eman digu, bakoitzaren balore eta erresistentziarekin lotuz eta guztion kontratu didaktikoarekin amaituz.

Emakumearen Eguna - Martxoak 8



Magisteritza eskolak egun honen inguruko ekitaldi bat antolatu du. Bertan Dora Iglesias eta "Indomables: una historia de mujeres" dokumentalaren zuzendaria den Juan Felipe egon dira hizlari moduan. 
Hasieran, Dorak gai honi buruzko informazioa helarazi behar zigun. Sarrera bat izan behar zena, testu luze baten irakurketan bilakatu da. Astunegia gure ustetan. Gaiari buruz informazio interesgarria eta motibagarria eman beharrean, publikoa aspertu egin du. Horren ondorioz, dokumentalarekiko interesa galarazi du eta honi gehitzen badiogu, bideoa birritan ikusten hasi behar izana (arazo teknikoak), jende askok alde egin du.
"Mujeres libres" taldea lehenagotik ezagutzen genuen beste irakasgai batean landu berri baikenuen. Mujeres libres emakume anarkistez osatutako organizazio bat da, euren eskubideak errebindikatu eta emakumea askatu nahi zituztenak, izan ere, ezjakintasunaren, lanaren eta euren kondizio sexualaren esklabuak ziren. II. Errepublikaren ostean,  emakumeak partido politikoetara afiliatu ziren berdintasunezko parte-hartzea lortzeko, baina gizon gehienek euren iritziak ematean barre baino ez zuten egiten. Horren ondorioz, erabaki zuten BERDINTASUNA LORTZEKO BEHARREZKOA ZELA EMAKUME SOILEZ OSATUTAKO ORGANIZAZIO BAT SORTZEA.
Dokumenatala emakume hauenganako homenaldi bat izaten saiatu izan da. Pena hizlaria eta arazo teknikoen ondorioz, interesa galdu izana.

jueves, 1 de marzo de 2012

Ken Robinssonen paradigmen bila

Nola egin erabilgarriak teknologia berriak gaur egun??? Hauxe da gaur klasean Ken Robinsson azaltzen saiatu dena, marrazkien bidezko bideo oso bizi baten bidez.
Bi arrazoi nagusi aurki dutzakegu: ekonomikoa eta kulturala.
Gure artean dagoen arazorik nagusiena, gaur egungo gazteok daukagun frustazio handia da. Izan ere, prestakuntza akademiko handia daukagu baina lan mundura irtetean ez dago lanik, eta hori guk jakin badakigu. Bestalde, lan munduan exigentziak gero eta altuagoak dira. Guzti hau dela eta, ezinegona sortzen da gure artean.
Ken Robinssonek kritika egiten dio gaur egungo ikasketa moduari, lehen funtzionatzen zuen baina gaur egun zeharo zaharkituta geratu baita. Puntuz puntu kritikak egiten dizkio modelo honi, beste irtenbide batzuk proposatzen dituen bitartean.
Lehen ikasteko modua oso konbergentea, lineala, zen. Baina gaur egun, gauzak asko aldatu dira eta modelo honek jada ez du balio. Hala eta guztiz ere, modelo honekin jarraitzen dugu, ikasleak adinaren arabera multzokatuz (hori al da amankomunean duten gauza bakarra???), eta egiten zaien diagnostikoen arabera (déficit de atención eta hiperaktibitatea), pirulekin konponduz. Linealtasun hori alde batera utziz, umeak lokartzera bultzatu beharrean euren imaginazioa piztarazi beharko genuke, modelo dibergentea sartuz. Gaur egungo mundu teknologiko honetan asmakizunak, imaginazioak, ideia berriak,... toki oso interesgarria baitute, eta beraz, hor daukagu lana.
Azkenik, esan behar dugu umeak bakarka analizatzea, produktu bat izango balira bezala, baztertu beharko genukeela. Eta beraiek talde moduan daukaten baliagarritasun handia kontuan izan beharko genuke.
Azken finean, talde handi bat osatzen dugu mundu honetan eta bakoitzak besteari aportatzen diona ezinbestekoa da!