jueves, 19 de abril de 2012

Aurkezpenen hasiera

Lehenengo aurkezpenarekin hasi gara gaur. Maitanek, Begok, Xabik eta Jonek osatzen dute Blogger taldea. Klasean bertan egon gara eta gaurko data aukeratu dute beraien aurkezpena luzeagoa izan behar zelako. "KONTSUMO ETA BRETXA DIGITALA" izenburuarekin zuzendu dira guregana eta praktikaz eta teoriaz baliatu dira horretarako. Teoriari dagokionez, azalpenak power-pointaren bidez azaldu dituzte eta egindako praktikari dagokionez, klasekideak lau taldetan banatu gaituzte, talde bakoitzari material ezberdina eman digutelarik (artaziak, kartulinak, zeloa, erregela eta arkatzak). Praktikaren helburua, baliabideak eduki arren, teknologiarik ez badugu ez garela urrunera helduko pentsaraztea izan da. Eta honi lotuta, datu estadistikoak aztertzen egon gara, lurralde ezberdinen arteko datuak konparatuz. Azkenik eta aurkezpenarekin amaitzeko, zenbait galdera proposatu dizkigute guk horren inguruan kontzientzia pizteko, honako galderak planteatu dituztelarik; lurralde guztietan teknologia berrien erabilpena posiblea da? Nola murriztu dezakegu bretxa hori, bai lurraldeen artean eta baita ikasgelako ikasleen artean ere?... Feed-back horretan ez dugu parte hartzeko aukerarik izan, ondoren Bitxikeriak taldearen libdup grabatzera joan baikara klaseko klasekideok, herri kirolen inguruan.
Hurrengo astean, Sarean Jolasean, Magistekno, Lamien eskatzan eta Atzekoak taldeen aurkezpenak izan genituen. Sarean Jolasean taldeak eraman zituen gure txalorik handienak! Aurkezpen ezin hobea! Beste taldeei ere zorionak!
Aurkezpenen azken astean Bitxikeriak, Txiri-Txiri, Tilikitu eta gu geu izan ginen protagonistak. Gustura benetan! Zelako lanak!