jueves, 17 de mayo de 2012

Agurra

AGUR BLOGG MAITEA!!!

Sentitzen dut, baina beste bat ezagutu dut...
Ostegunak berarekin eramangarriagoak egiten zaizkit, interesgarriagoak, eta nahiago dut egun hori berarekin eman, zure barnera zerrikeriak sartzen egotea baino!!!

¡¡¡Prometer y prometer hasta meter, pero una vez metido olvidar lo prometido!!!

Hori gertatu zaigu, Aparkamintxuk lortzeko balioko zenuenaren helburuarekin engatusatu ninduzun, eta horregatik eraiki zintudan, orain konturatu naiz, jada ez zaitudala behar, arazoa konpondu ez den arren, nekatu egin nauzula...

Parkaidazu, baina gure artekoa bukatu da... Ez didazu ezer aportatzen, izan ere beste fakultateetan ez baitago aparkamintxu arazorik!!!

EZ EGIN NEGAR, ETORRIKO NAIZ EGUNEN BATEN POZEZ KANTARI!!!

Musu bat !!!


Aparkamintxun Ibilbidea

jueves, 10 de mayo de 2012

Irakasgaia amaitzen doa...

Gaur azken lanen berri izan dugu:
- Postprograma
- Bloggaren itxiera
- esperientzien ebaluazioak
- Gure ebaluazioa
- ...
Agian, apur bat agobiatu gara baina pixkanaka-pixkanaka lanean hasi eta aurrerantz egin dugu!
Aupa Aparkamintxuk!

martes, 8 de mayo de 2012

Maiatzak 3 - Heldu da gure egune!!!

By Aparkamintxuk.
Hauek dira gure aurkezpen egunean eduki genituen sentsazioak:
Konparazioak txarrak dira, baina inebitableak, eta gure lana beste batzuenarekin konparatu izan dugu. Azken finean, erakutsi nahi izan duguna, demostratu dugu, baina hobeto egin izana gustatuko litzaiguke.
- Sinpleegi geratu ote da?
- Jendeari gustatu zaio?
- Ulergarria izan da?
Erantzun ugari eta desberdinak egongo dira. Baina momentu honetan geurea da garrantzitsuena, eta gu pozik gaude, ahal izan duguna egin dugulako, eta geure ideiak konpartitu ditugulako! Itzel!!!

jueves, 19 de abril de 2012

Aurkezpenen hasiera

Lehenengo aurkezpenarekin hasi gara gaur. Maitanek, Begok, Xabik eta Jonek osatzen dute Blogger taldea. Klasean bertan egon gara eta gaurko data aukeratu dute beraien aurkezpena luzeagoa izan behar zelako. "KONTSUMO ETA BRETXA DIGITALA" izenburuarekin zuzendu dira guregana eta praktikaz eta teoriaz baliatu dira horretarako. Teoriari dagokionez, azalpenak power-pointaren bidez azaldu dituzte eta egindako praktikari dagokionez, klasekideak lau taldetan banatu gaituzte, talde bakoitzari material ezberdina eman digutelarik (artaziak, kartulinak, zeloa, erregela eta arkatzak). Praktikaren helburua, baliabideak eduki arren, teknologiarik ez badugu ez garela urrunera helduko pentsaraztea izan da. Eta honi lotuta, datu estadistikoak aztertzen egon gara, lurralde ezberdinen arteko datuak konparatuz. Azkenik eta aurkezpenarekin amaitzeko, zenbait galdera proposatu dizkigute guk horren inguruan kontzientzia pizteko, honako galderak planteatu dituztelarik; lurralde guztietan teknologia berrien erabilpena posiblea da? Nola murriztu dezakegu bretxa hori, bai lurraldeen artean eta baita ikasgelako ikasleen artean ere?... Feed-back horretan ez dugu parte hartzeko aukerarik izan, ondoren Bitxikeriak taldearen libdup grabatzera joan baikara klaseko klasekideok, herri kirolen inguruan.
Hurrengo astean, Sarean Jolasean, Magistekno, Lamien eskatzan eta Atzekoak taldeen aurkezpenak izan genituen. Sarean Jolasean taldeak eraman zituen gure txalorik handienak! Aurkezpen ezin hobea! Beste taldeei ere zorionak!
Aurkezpenen azken astean Bitxikeriak, Txiri-Txiri, Tilikitu eta gu geu izan ginen protagonistak. Gustura benetan! Zelako lanak!

jueves, 22 de marzo de 2012

Las tic en el aprendizaje - Joxemi Correa

Gaurko egunean, hasiera batean laster aurkezten hasi beharko garen lanei buruz hitz egiten egon gara. Izatez, badaude Kilikatiken apuntatuta talde bakoitzaren aurkezpen datak. 
Ondoren, eta klasearen gaiarekin hasteko, Joxemi Correa-k egindako Teknologia Berriei buruzko power point-a ikusten egon gara. Luze samarra gure ustetan eta ez oso dinamikoa, azken finean irakutzen egon baikara eta astunegia iruditu zaigu. Joxemi Correa, Alaitzen irakaslea izan zen, ikasleak lan egiten ipintzen oso trebea den horietarikoa gure irakaslearen hitzetan, derrigortasunetatik at.   
"Las tic en el aprendizaje" power pointak, teknologia berriak irakaskuntzan nola eta zertarako erabili daitezkeen azaltzen du. Danon eskura dauden hurrengoak izango lirateke: offimatic, internet, bideoak, irudiak, plataformak, wikiak, blogak, sare sozialak,... 
Ez dugu klase gehiago jasotzeko aukerarik izan, orlarako argazkia ateratzera joan behar izan baikara. Hala ere, gure ikaskideei zer egin duten galdetu diegu eta Steve Jobs-en, "Applen sortzailarean hitzaldia" bideoa ikusi dutela esan digute.
Bi material hauek, beti bezala, Kilikatik-en eskuragarri daude!