Gure lanaren zertzeladatxoak



1. NON BIZI GARA?

Bridgit Margaret 70 urteko irakaslea da, hau da, "de la vieja escuela". Beraz, ulergarria da, honek, bere klaseetan mugikorrak erabiltzea ezinezkoa ikustea, beste irakaskuntza eredu batetara ohituta baitago. Hala ere, ez daramatza gona zaharra eta alpargatak. Oso moderna da janzkeraz:
- Barruko arropa: Calvin Klain.
- Kamiseta: Guess.
- Prakak: Miss sixty.
- Eguzkitako betaurrekoak: Carrera batzuk.
- Oinetakoak: Letizio garesti batzuk.
Mundu guztiak admirazioz begiratzen dio. Moderna eta aktuala bai, baina zertan? Gauza batzuetan bai eta besteetan ez?
Txarrena da arazoa ez duela 80 urteko atso honek soilik, irakasle askok dute egungo hezkuntza errealitatera egokitzeko arazoa (eta gogo falta). Baina ez diete txarto begiratzen. Txarto jantzita joango balira, bai ezta? Non bizi gara?




2. IKASLE BATEN BERTSUE


Klasien aburriduten 
nauela ni beti,
ez dotzat nik entzuten
irakasleari.
Whatsupp bat bidali tzat
laguntxo bateri,
adi ez nauela
da oso nabari.

Ondorioak:
- Modernizau klaseak!
- Teknika desberdinak erabili!
- Berritu!
- Onartu!
- Mugikorrak inplantatu!


3. ZELAN ERABILI MUGIKORRAK GELAN? ADIBIDE BAT.


Lehen Hezkuntzako 5.mailako ikasleak gara eta eskolan mugikorren erabilpen on eta erabilgarri bat egitea posible dela erakutsi nahi dizuegu. Eskolan, indabak nola hazten eta garatzen diren ikusten ari gara eta hori hobeto ikustarasteko, mugikorren erabilera egin dugu. Hona hemen gure lana:

1. Bi indaba landatu ditugu, plastikozko pote batean bi kotoi zatirekin. Zaindu ditzagun!

2. Indabak elikatu ahal izateko, ureztatu egin behar dira. Hau ondo eginez gero, indabei sustraiak aterako zaizkie. Begiratu zein handiak!

3. Egunero, indabak zaindu behar dira. Behar dutenean ura bota eta noizean behin lekuz aldatu eguzki argia jaso dezaten, oxigenoa ere beharrezkoa dutelarik. Horrela gureak bezain handiak eta politak aterako dira!

"SAIA ZAITEZTE ZUEK ERE HORRELAKO GAUZAK EGITEN ETA DENON ARTEAN KONPARTITUKO DITUGU ESPERIENTZIAK."


4. IRUZKIN LABURRE

Ikasleok mugikorra klaseetatik deskonektatzeko eta gogoko dugun esparru batera konektatzeko erabili ohi dugu. Klasean mugikorra erabiliz, ikasi beharrekora konektatuko gara irakasleak dioenera.

5. ZAZPI MANDAMINTXUEK (hezkuntzan zein eguneroko bizitzan)

1. Ez itzazu gainontzekoak zure elkarrizketak entzutera behartu!
2. Ez ezazu zure doinua musika ganorabakoarekin sinkronizatu!
3. Ikuskizun publikoetan itzal ezazu!
4. Ez zaitez bulegotik esku librea aktibatuta duzula ibili!
5. Gidatu bitartean ez jaso deirik!
6. Ez egin garrasirik beste akdekoak entzuten ez badizu!
7. Ez ezazu mugikorra belarrira itsatsita eraman!

6. GEHIXAU JAKITZEKO