jueves, 16 de febrero de 2012

Teknikotasuna VS Gizatasuna?

Norberaren balore eta erresistentziei izen bat eman eta bakoitzaren ahuleziak ezagutu ondoren, hauek indartu nahi dira. Baina posible da? Hain urrun ikusi duguna gerturatzeko baloreak indartu eta erresistentziak ahaztu behar dira? 
Blog bat? Eta hori zer da? Nola sortzen da? Zertarako balio du?
Lehenengo egunean, gure ahulezi eta beldurrak amankomunean ipini genituen eta kontratu didaktiko bat sinatu genuen. Berriari beldurra diogula esan daiteke, orain arte ezagutzen ez dugunari alegia. Hemendik abiatuz, urruneko kontzeptu hauek geure ezagutza bihurtzera heldu nahi dugu eta horretarako bidea irakasgai hau lantzen dugun orduetan eratzen dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario